XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errumaniako mehatzarien matxinadak Gobernuaren gainbeherakada ekarri duGorengo Kontseiluak Armada bidali du kaleetara matxinatuen kontra
Errumaniako erakunde politiko nagusiek osatzen duten Kontseilu honek gobernu berria eratzea erabaki zuen atzo, milaka mehatzarik Bucurestiko kaleetan izugarrizko iskanbilak sortu ondoren.
Mehatzarien matxinada Gobernuaren egoitzaraino iritsi zen eta berau hartzea lortu zuen.
Errumaniako telebista ofizialak adierazi zuen Ion Iliescu lehendakaria eta Petre Roman ere kide diren Kontseiluak
Kontseiluaren erreakzio hau, iskanbiletan gutxienez lau lagun hil zirela jakin zuenean etorri zen.
Kale guztiak Jiu-tik joandako mehatzarien mende zeuden herenegun goizetik.
Mehatzariek, lan baldintzekin nazkatuta, Ion Iliescu eta Petre Romanen dimisioa exigitzen dute,
Telebista errumaniarrak emandako informazioaren arabera,
Armadari mehatzarien aurkako neurriak hartzeko baimena eman diotenez, herenegungo lau hildako eta 60 zaurituak baino ondorio latzagoak ekar ditzake erabaki horrek.
Orain Iliescuren aurka manifestatu diren mehatzariei, 1990eko ekainean Iliescuk berak deitu zien, erreforma demokratikoak areagotzeko eskatuz manifestatu ziren oposizioko taldeei aurre egiteko.
Petre Romanen Gobernuaren erorketaren arrazoiak lehen ere aipatu ditugu.
Orain Iliescuren aurka manifestatu diren mehatzariak, 1990eko ekainean Iliescuk berak dei egin zien, oposizioko taldeen aurka manifestazioa egiteko.
Herenegun mehatzariek egin zuten matxinada ekonomiaren gainbeherakada salatzeko izan zen.
Aurretik, Bucurestiko dendak sakeatu zituzten jakien prezio garestia salatzeko.
Langabezi arriskua ez daukate Jiuko mehatzariek bakarrik, 178.000 errumaniarrek baizik, iturri ofizialek emaniko datuen arabera, hau da, biztanlegoaren % 2,5ek.
Joan zen apirilean langabezi tasa % 0,7koa zen soilik.
Atzo bertan Petre Romanek defendatutako produktuen liberalizazioak prezio garestitze handia ekarri zuen.
Lehen mailako produktuen prezio igoera % 100-200ekoa izan zen.